Kronika:
Lizarra Badminton Taldea
Asteburu honetan, klubeko jokalariak Gasteizera eta Canovellesera joan dira, bi hiri horietan egindako probak jokatzera. Gasteizera Alvaro Iborra, Marta Larrion, Nerea Larrion, Cristina Luquin, Angel Urra eta Maria Vidan joan dira. Maria emakumezkoen banakako txapelketa irabazi zuen bere kategorian eta Cristinak hirugarren postua lortu zuen. Bi neskak podiumeko gorenera igo ziren binakako modalitatean. Martak, bere maila baino bi maila gorago jokatu arren, hirugarren postua lortu zuen banakakoan. Senior mailan, Angelek banakakoan irabaztea lortu zuen eta Alvarorekin batera zilarra lortu zuten.
Canovellesen egindako TOP Masterrari dagokionez, parte hartu duten jokalariak Rocio Ajona eta Daniel Chasco izan dira. Rocíok ez zuen lortu binakako nesken multzoetan aurrera egitea, serieburuen aurrean erorita. Danielek, bere aldetik, ezin izan zuen gizonezkoen binakakoan aurrera egin, bi partida estu jokatu ondoren; hala ere, bakarka final-laurdenetara iristea lortu zuen, bosgarren postua lortuz.
EMAITZA NABARMENAK:
15 eta 19 urtez azpikoen, absolutuen eta seniorren Gasteizko TOP TTR
- Lehen postua: María Vidán (15 UA-ren banakakoan)
- Lehen postua: María Vidán - Cristina Luquin (15 UA-ren binakakoan)
- Lehen postua: Ángel Urra (C1ean)
- Bigarren postua: Ángel Urra - Álvaro Iborra (B1ean)
- Hirugarren postua: Cristina Luquin (15 UA-ren banakakoan)
- Hirugarren postua: Marta Larrión (19 UA-ren banakakoan)
13 eta 17 urtez azpikoen Canovellesko TOP Masterra
- Bosgarren postua: Daniel Chasco (13 UA-ren banakakoan)
- Bosgarren postua: Rocío Ajona - Lorena Piedra (Rute) (15 UA-ren binakakoan)
Datorren asteburuan Lizarran Master (n4) absolutua izango da eta bertan gure jokalarietako batzuk parte hartuko dute.
Argazkiak: CBE.