FUNDACIÓN MIGUEL INDURÁIN Hace 4 años

Nafarroak distiratuko du Tokion, berriro

Nafarroak distiratuko du Tokion, berriro

Joku Paralinpikoak martxan dira eta ordezkari nafarrek distiratuko dute berriro Tokion. Honako hau da gure kirolarien agenda:

  • Beatriz Zudaire estreinatuko da aulki gurpilduneko saskibaloian Txinaren kontra ostiralean, hilak 27.
  • Ivan Salguerok igeriketan lehiatuko du ostiralean (400m libretan) eta astelehenean, abuztuak 30, 4x100m errelebo mistoan.
  • Carmen Rubio geziak jaurtitzen hasiko da ostiralean arku tiroaren sailkapen txandetan.
  • Estibaliz Armendariz arraunlaria ostiralean, larunbatean eta igandean arituko da dominen bila.
  • Izaskun Oses tartan sartuko da larunbatean 1.500 metroko proban borrkatzeko, eta irailaren 4an, gure atletak gauza bera egingo du 400 metrokoan.
  • Edu Santasek lau hitzordu izango ditu txirrindularitzan: ostegunean eta ostiralean (hilak 26 eta 27) pistan eta abuztuak 31 eta irailak 2 errepidean.
Lerro hauen bidez, Miguel Indurain Fundazioak zoriondu nahi ditu eta eskerrak eman nahi dizkie guztiei Nafarroa kirolaren gailurrera eramateagatik. Zorte on, zorionak eta mila esker!!