FUNDACIÓN MIGUEL INDURÁIN Hace 7 años

Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak elkarlanean ANETO haur obesitate prebentziorako programan

Nafarroa eta Pirinio Atlantikoak elkarlanean ANETO haur obesitate prebentziorako programan

20 ikastetxe nafar parte hartzen ari dira programan

Gaur aurkeztu da 6 eta 7 urte arteko gaztei zuzendutako Aneto izeneko programa. Frantziaren eta Nafarroaren mugarteko ekintza honek haur obesitate prebenitzeko lan egiten du. Europar Batasuneko Poctefa izeneko programaren barne dago eta FEDER-ren diru-laguntza du.

 

Proiektuaren asmoa da ikasleen, haien familien, hezkuntza arloaren eta instituzio publikoen eta pribatuen esfortzuak bateratzea obesitatearen eta gainpisuaren kontra lan egiteko.

 

Horretarako parte-hartzaileak azterketa medikoak izaten ari dira, haien otorduak kontrolatuko dira, jantokien menuak aztertuko dira, ariketa fisikoko ordu bat gehiago izango dute eta ipuin eta webgune bana sortu da.

 

Nafarroako Ikastexeak:

 

• Landa-zonaldea: Remontival (Estella-Lizarra), Ricardo Baroja (Bera), S. Miguel (Doneztebe / Santesteban), Elizondo, S. Donato (Etxarri Aranatz), Atakondoa (Irurtzun), Gotzaina (Irurita), Irain (Lesaka), Baztan Ik., Labiaga (Bera) Ik., Andra Mari Ik. (Etxarri Aranatz) eta Tantirumairu Ik. (Lesaka). 

• Iruñea eta Iruñeko eskualdea: Hegoalde Ik., Iturrama, San Jorge, Buztintxuri, Sanduzelai, Atargi, Lorenzo Goicoa eta Patxi Larrainzar.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta eskatu daiteke info@aneto.eu posta elektronikoaren bitartez.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados