HALTEROFILIA Hace 1 año

Master mailako Espainiako X. Txapelketa nafarrak protagonistak izan ziren

Master mailako Espainiako X. Txapelketa nafarrak protagonistak izan ziren

Apirilaren 12an eta 13an, Gijonen (Asturias), Master mailako "Espainiako X. Txapelketa" egin zen, eta Nafarroako bi emakume jasotzaile eta zortzi gizon jasotzailek hartu zuten parte, Anaitasuna, Queiron eta Gazte Berriak klubetakoak.

Nazio mailako hitzordu honetan, Nafarroako podio hauek lortu ziren:

W35/87ko kategoriako Isla Cruañesek (Gazte berriak) Espainiako txapeldunorden izan zen zilarrezko domina lortuz.

M40/102eko lehian Juan Gil (Gazte Berriak) ere bigarren izan zen zilarrezko domina irabaziz. 

M40/109ko kategorian Queiron taldeko Emilio Roche txapelduna izan zen bi errekor hautsiz. Alde batetik, Nafarroako Absolutua eta bestetik, bere Master mailako Espainiako Errekorra Bi Alditan 145 kg altxatuz.

Mikel Muniáinek ospakizun bikoitza izan zuen. Anaitasunako kirolariak zilarrezko domina irabazi zuen M45/67an eta Master mailako Espainiako Halterofilia Batzordeko presidentea izendatua izan zen. Zorionak eta zorte on ibilbide berri honetan!

Alfonso Salvador nagusitu zen aurten ere M55/73an. Gazte Berriak taldeko jasotzaileak urrezko domina lortu zuen eta markarik onena sinatu zuen. 

M70/73an José Luis Pérez kirolari beteranuenak irabazi zuen aurten ere bai.

Aipatzekoak dira, baita ere, Queiron klubako Leire Aldaya eta Ruben Leon jasotzaileen lorpenak, podiumera igo ez ziren arren, laugarren postuan geratu baitziren; eta Anaitasuna Klubeko atleta den Christopher Delgadok lortutako bosgarren postua.

Zorionak guztiei!

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados