Albaniako Durrës hirian egiten ari da egunotan (maiatzaren 2tik 10era) Master mailako Europako Halterofilia Txapelketa. Gaur goizean Mikel Muniain nafarra lehiatu da M45-67kg kategorian eta zilarrezko domina lortu du.
Seigarren aldiz jarraian Europako Txapelketa irabazi du, aurreko edizioetan bost urrezko domina irabazi ditu, eta aurten ere Europako txapeldunorde izan da, eta podiumera igo da berriro.
Zorionak!