Apirilaren 10etik 12ra ospatu zen Almerian Pisu eta Adin Kategorien araberako Master mailako Halterofiliako Espainiako XI. Txapelketa, beste urte batez Espainiako egutegiko hitzordu garrantzitsuenetakotzat finkatu zelarik.
Jardunaldietan zehar, El Ejidoko Santa María del Águila Pabilioian, adin-kategoria desberdinak izan ziren, master mailako beteranoenetatik, gazteenetara.
Azkenean, hiru domina lortuta (urrezko bat, zilarrezko bat eta brontzezko bat) etxera itzuli ziren Nafarroa ordezkatu zuten hiru kirolariak.
Emakumezkoen lehian, Gazte Berriak taldeko Isla Cruañes Uriartek brontzezko domina irabazi zuen W35/77 kategorian. Eta, gizonezkoen txapelketan, bere taldekide Jose Luis Perez Faltzesek lortu zuen txapeldun izatea M70/79 kategorian urrea lortutz; eta Runa taldeko Juan Gil Barbak zilarrezko domina eskuratu zuen M45/110 kategorian.
Dudarik gabe, emaitza bikainak Espainia osoko 300 atleta bildu zituen lehiaketa honetan.
Zorionak!