Judo eta Jiu-Jitsu Etengabeko Formakuntza Gelako zortzigarren eta azken ikastaroa larunbat honetan, hilak 5, Iruñeko Larrabidean izanen da (Zangoza K. 36.a).
Ikastaro hauek otsailean hasi ziren eta haien helburua da Judo eta Jiu-Jitsuko 1. eta 2. Dan-ak lortzeko prestakuntza eskaintzea.
Larunbat honetan, seigarren blokea landuko dute eta sei blokeak gainditu ondoren, ekaineko azterketa-deialdian sartu nahi dutenek dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute Federazioan (ikus erantsitako zirkularrak).
Goizez, 10.00etatik 13:00etara, ondorengo ikastaroak eskainiko dira:
- Behar bereziak dituztenen taldeari zuzendutako Judo Etengabeko Formakuntza Gela
- Jiu-Jitsu Etengabeko Formakuntza Gela
- Defentsa Personaleko Ikastaroa
Arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, plaza agortuak dituen Judo Etengabeko Formakuntza Gelako azken ikastaroa izango da.