JUDO Hace 4 años

2 domina nafarrentzat junior mailako Espainiako Txapelketan

2 domina nafarrentzat junior mailako Espainiako Txapelketan

Junior mailako 2021eko Espainiako Txapelketa asteburu honetan, Valentzian izan zen. Hain zuzen ere, larunbatean, hilak 26 eta 15 eta 20 urte bitarteko neska eta judokek parte hartuko zuten.

Ostiralean taldeak iritsi ziren 12:00etatik 19:00etara eta taldez talde antigenoen proba eta pisaketa izan zuten.

Covid-19ren kontrako neurriak betetzeari begira, egitaraua ondorengoa izan zen:

.- 1. BLOKEA - Emakumezkoen Lehiaketa:

9:00etan lehiaketaren hasiera.

12:30ean finalak eta sari-banaketa.

.- 2. BLOKEA - Gizonezkoen Lehiaketa:

13:45ean lehiaketaren hasiera.

17:00etan finalak eta sari-banaketa.

Lehiaketa zuzenean jarraitu ahal izan zen Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioaren webgunearen bidez

Nafarroak 11 ordezkari izan zituen txapelketa honetan, 6 mutil eta 5 neska, eta urrezko eta brontzezko domina bana lortu zuten Nafarroa sailkapeneko 4. posizioan utziz:

   -60 Kg.: Gorka Gracia (Navarro de Lucha)

   -60 Kg.: Asier Murillo (JC Erice)

   -66 Kg.: Asier Nieto (Navarro de Lucha)

   -66 Kg.: Igor León (León Pamplona)

   -73 Kg.: Arkaitz Eneiz (Atarrabia)

   +100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona). BRONTZEZKO DOMINA

   -48 Kg.: Silvia Arribas (Irabia)

   -52 Kg.: Ariane Toro (Irabia). URREZKO DOMINA

   -52 Kg.: Paula Beorlegui (Shogun)

   -57 Kg.: Saioa Catena (JC Ardoi)

   -63 Kg.: Leire Ronkal (Larraona)

Delegatuak: Jose Toro eta Yolanda Soler.

 

EMAITZA GUZTIAK ikus ditzakezu erantsitako dokumentuetan.

ARGAZKIAK webguneko galerian edota hemen klikatuz

 

 ARIANE TORO Espainiako Txapelduna izan zen 52 kilo baino gutxiagokoen kategorian. Bere bigarren titulua da 2019an urrezko domina lortu baitzuen ere bai.

   Arianeren palmaresa:

  • 2016an URREZKO DOMINA Haur Mailako Espainiako Txapelketan.
  • 2017an URREZKO DOMINA Haur Mailako Espainiako Txapelketan.
  • 2019an ZILARREZKO DOMINA kADETE Mailako Espainiako Txapelketan.
  • 2019an URREZKO DOMINA Junior Mailako Espainiako Txapelketan.
  • 2020an ZILARREZKO DOMINA Junior Mailako Espainiako Txapelketan.
  • 2021ean URREZKO DOMINA Junior Mailako Espainiako Txapelketan.

 

   JOSEBA LABADOk brontzezko domina lortu zuen 100 kilo baino gehiagokoen lehian. Euskadiko Andoni Herasi gailendu zion lehenbiziko txandan, baina hurrengoan galdu zuen Sergio Diazen aurka. Asturiarrak zilarrezko domina irabazi zuen. Bigarren aukeran, Josebak Aday Moris galiziarra gainditu zuen eta hurrengoan, gauza bera egin zuen Valentziako Bryan Steed Terminoren kontra.

   Josebaren palmaresa:

  • 2018an ZILARREZKO DOMINA Gaztela eta Leoneko Haur kategoriako Espainiako Kopan.
  • 2019an ZILARREZKO DOMINA Tortosako Haur kategoriako Espainiako Kopan.
  • 2019an URREZKO DOMINA Alicanteko Haur kategoriako Espainiako Superkopan.
  • 2020an BRONTZEZKO DOMINA Tortosako Junior kategoriako Espainiako Kopan.
  • 2020an ZAZPIGARREN POSTUA Junior kategoriako Espainiako Txapelketan.
  • 2021ean ZILARREZKO DOMINA Bartzelonako Espainiako Kopan.
  • 2021ean BRONTZEZKO DOMINA Junior kategoriako Espainiako Txapelketan.

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados