JUDO Hace 4 años

Judoka nafarrak Pontevedran eta Coimbran entrenatzen ari dira

Judoka nafarrak Pontevedran eta Coimbran entrenatzen ari dira

Judo nafarraren Errendimendu Programako 7 kide Pontevedran eta Coimbran (Portugal) entrenatzen ari dira abuztuaren 23tik. Aipatutako programako zuzendaria eta entrenatzaile nazionala den Jose Torok laguntzen die.

Astelehen, astearte eta asteazkenean, nafarrek Galiziako Teknifikazio Zentroan egindako entrenamenduetan parte hartu zuten, eta autonomia horretako judokekin tatamia partekatu zuten.

Abuztuaren 25ean, asteazkenean, goizeko entrenamendua amaitu ondoren, taldea Coimbrara (Portugal) joan zen. Han, asteazken arratsaldean, ostegunean eta ostiralean, Portugalgo judokekin entrenatuko dute.

Nafarroako taldekideak:

.- Julen Toro (Teknifikazio Programa)

.- Ariane Toro (Teknifikazio Programa)

.- Paula Beorlegui (Teknifikazio Programa)

.- Ibai Gracia (Teknifikazio Programa)

.- Asier Nieto (Hobekuntza Programa)

.- Leire Ronkal (Hobekuntza Programa)

.- Asier Murillo (Hobekuntza Programa)

Entrenatzailea: Jose Toro.

Ohikoa denez, Pontevedrako entrenamenduetan eta Coimbrako entrenamenduetan hasi aurretik, taldeak Covi-19ren aurkako protokoloan ezarritako neurriak bete behar izan zituen.

📸 Más imágenes