Asteburu honetan, Nafarroako zenbait judokek parte hartuko dute Suancesen (Kantabria), urriaren 16an eta 17an izango den haur eta kadete mailetako Espainiako Kopan.
Larunbatean, Ivan Gutiérrez Hinojedo pabiloian jokatuko da Haur Kategoriako txapelketa, eta igandean, Kadete Kategoriako txapelketa. Bi lehiaketak 9:00etan hasiko dira, kanporaketekin.
Ondorengo judokek Nafarroa ordezkatuko dute:
* Haur kategorian:
-55 Kg.: Javier Dawit Linto Lasterra (Natación Pamplona)
-66 Kg.: Elias Monreal Ciuarriz (Natación Pamplona)
+66 Kg.: Yago León Oneca (Gim. León Pamplona)
-48 Kg.: Naikari Elosegui Domínguez (Gim. León Pamplona)
* Kadete kategorian:
-55 Kg.: Daniel Cervantes García (JC Erice)
-60 Kg.: Cesar Otazu Garrido (Gim. Junbi-Taisho)
-60 Kg.: Igor Pardo Yoldi (Atarrabia KT)
-81 Kg.: Arkaitz Eneriz García (Atarrabia KT/Hobekuntza Dep.)
-90 Kg.: Aritz Lavado Reta (Gim. Leon Pam./Hobekuntza Dep.)
+90 Kg.: Joseba Lavado Reta (G. León Pam./Hobekuntza Dep.)
-44 Kg.: Marta Beorlegui Oses (Gim. Shogun/Hobekuntza Dep.)
-48 Kg.: Arrate Murillo Mtnez De Lizarrondo (JC Erice/Hobekuntza Dep.)
Erantsitako dokumentuetan ikus ditzakezue parte-hartzaileak autonomien arabera eta asteburuko programa.