JUDO Hace 4 años

Espainiako Unibertsitateko JUDO txapelketa - 3 DOMINA

Espainiako Unibertsitateko JUDO txapelketa - 3 DOMINA

 

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak antolatu zuen 2021eko Espainiako Judo Txapelketa.

 

Urriaren 17an, igandea, egin zen Madrilgo Villaviciosa udal-kiroldegian, eta guztira 144 kirolarik hartu zuten parte: 43 unibertsitateetako, 82 kirolari gizonezkoen kategorian eta 62 kirolari emakumezkoen kategorian.

 

Nafarroatik lau kirolarik parte hartu zuten, horietako hiru Nafarroako Unibertsitate Publikoak eman zituen eta bat Elxeko Miguel Hernández Unibertsalteak.

 

Nafarroako judokek lortutako emaitzak nabarmendu behar dira:

    -52 Kg: Paula Beorlegui Oses (NUP). ZILARRA

     -60 Kg.: Yurian León Alegría (UMH)

     -60 Kg.: Sergio Palacios Calzado (NUP). BRONTZEA

     -90 Kg.: Lucas Monreal Ciaurriz (NUP): ZILARRA

 

Erantsitako dokumentuetan, banakako emaitzak eta borrokaldien jarraipena ikus daitezke.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados