JUDO Hace 4 años

Absolutu mailako Espainiako Judo Txapelketako Ipar Sektore Fasea Iruñean azaroaren 14an

Absolutu mailako Espainiako Judo Txapelketako Ipar Sektore Fasea Iruñean azaroaren 14an

Absolutu mailako Espainiako Judo Txapelketako Ipar Sektore Fasea Iruñeko Mendillorriko Trinketen azaroaren 14an (igandea) lehiatuko da.

Lehiaketa gutxienez 15 urte dituzten judokei zuzenduta dago eta Nafarroa, Aragoi, Errioxa eta Euskadiko kirolariek parte hartuko dute.

Urrezko edo zilarrezko domina lortzen dutenak abenduaren 6an Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketa Absolutuaren Azken Faserako sailkatuko dira.

Guztira, Iruñean 82 judoka lehiatuko dira, 49 gizonezkoak eta 33 emakumezkoak.

IZENA EMAN DUTENEN ZERRENDA ikus dezakezu erantsitako dokumentuetan.

DOKUMENTAZIOA:

Ekitaldian parte hartzen duten GUZTIEK (kirolariak, ordezkariak, entrenatzaileak, arbitroak, etab.) agiri hauek aurkeztu beharko dituzte akreditazioan:

  •  NANa edo originala.
  •  Erantsitak ongi beteak (erantsitako dokumentuetan daude).
  •  Covi-19 txertatze-ziurtagiria, pauta osoarekin, edo, bestela, bi antigeno-testen emaitza negatiboa (zentro ofizial batek sinatu eta zigilatuta), lehiaketa baino 48 ordu lehenago, gehienez ere.

Agiri horietakoren bat aurkezten ez bada, ezin izanen da kantxara sartu eta, beraz, lehiaketatik kanpo geldituko da.

ORDUTEGIAK:

  • AKREDITAZIOA: 9:00etatik 10:15era.
  • PISAKETA EZ OFIZIALA: 9:30etik 9:45era.
  • PISAKETA OFIZIALA: 9:45etik 10:15era.
  • ARBITROEN BILERA: 10:30ean.
  • LEHIAKETAREN HASIERA: 11:00etan.

Talde bakoitzeko delegatuak / entrenatzaileak aurkeztuko du akreditazio-mahaian taldekideen dokumentazio guztia. Dena ondo badago, behar diren akreditazioak emango zaizkio, eta kirolariei eman beharko dizkie pisatzeko aukera izan dezaten. Behar bezala akreditaturik ez dagoen inor ezin izanen da sartu.

📄 Documentos relacionados