JUDO Hace 4 años

RFEJYDAren Sarien Gala, Madrilen abenduaren 18an

RFEJYDAren Sarien Gala, Madrilen abenduaren 18an

Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Errege Federazioaren 2021eko Sarien Gala abenduaren 18an Madrilgo Espainiako Batzorde Olinpikoko Alfredo Goyeneche Pabiloian izan zen.

2020an, kovid-19aren pandemiak sortutako egoeraren ondorioz, ez zen galarik izan, eta, beraz, aurten, 2020ko sariak eta 2021eko sariak banatu dira. Une oro osasun neurriak ahalik eta gehien errespetatu ziren, eta edukiera murrizteko asmoz, soilik sari hauek eman ziren presentzialki:

  • 2020ko eta 2021eko 9. DANeko Gerriko Beltzak.
  • 2020ko eta 2021eko sariak.
  • 2021eko Gerriko Beltzak 6. Danetik 8.era.

2021ean ondorengo nafarrak sarituak izan ziren:
  • Eduardo Marco: Jiu-Jitsuko 6.DAN.
  • Miren León: Judoko 6. DAN.
  • Josetxo León: Judoko 6. DAN.
  • Felix Pastor: Defentsa Pertsonaleko 5. DAN.
  • Miguel Angel Arcos: Defentsa Pertsonaleko 5. DAN.

Covidarengatik soilik Eduardo, Miren eta Josetxo joan ahal ziren Madrilera saria jasotzera. Espainiako Judo eta Kirol Elkartuen Errege Federazioko presidentea den Juan Carlos Barcosek sariak eman zizkion.

ZORIONAK GUZTIEI!!!

📸 Más imágenes