Martxoaren 6an, igandea, Iruñeko Mendillorriko Trinquete kiroldegian Nafarroako Junior Txapelketa jokatuko da.
Jardunaldian 15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) kirolari nafarrek parte hartuko dute, ordutegi hauen arabera:
• Ofizialen pisaketa: 9:30etik 9:40ra.
• Pisaketa ofiziala: 9:40tik 10:00etara.
• Arbitraje bilera: 10:05ean.
• Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.
Gogoan izan pisatzean EZ DAGOELA PISU-ALDAKETARIK EGITERIK; beraz, egin beharreko edozein aldaketa egiteko, secretaria@fnjudo.com helbidera idatzi. Azken eguna: martxoaren 3a, osteguna. Lehiaketa egunean kirolariren batek ez badu izena emanda dagoen pisua ematen, ezin izango da lehiatu.