Martxoaren 19an, larunbatean, Iruñeko Trinquete Mendillorri kiroldegian, Nafarroako XXXV. Judo Kirol Jokoen 2. jardunaldia eta FINALA egingo dira, KIMU kategorian.
Erantsitako dokumentuan, 2. jardunaldian IZENA EMAN DUTENEN ZERRENDA dago. Bertan, 11 eta 12 urte bitarteko 150 judoka baino gehiagok parte hartzea espero da.
Gogoan izan, honekin batera doan zerrendan, otsailaren 19an lehiatu ziren kirolarien pisuan daudela. Egin beharreko aldaketak secretaria@fnjudo.com helbidera bidali. Martxoaren 17a, osteguna, aldaketen berri emateko azken eguna.
Bigarren jardunaldiko borrokaldiak amaituta, berdinketa hausteko borrokaldiak egingo dira, halakorik bada, eta, ondoren, 2022ko JDN Kimuen azken sailkapenean agertzen diren judokei dominak emango zaizkie. Gogoratu domina lortzeko ezinbestekoa dela 2. jardunaldian parte hartzea.
ORDUTEGIAK:
• Pisaketa ez ofiziala: 8:30etik 8:40ra.
• Pisaketa ofiziala: 8:40tik 9:00etara.
• Arbitraje Bilera: 9:10ean.
• Lehiaketa: 9:45ean.
• Dominak ematea: 12:15 inguru.