Martxoaren 19an, larunbatean, Bartzelonako "Complex Esportiu Badia del Valles" egoitzan, Kataluniako BETERANOEN JUDOKO ESPAINIAKO KOPA izango da.
Txapelketa gutxienez 30 urte dituzten kirolarientzat izango da, eta 90 bat judokak parte hartuko dute. 15:00etan hasiko da. Aurretik, goizean, denek egiaztatu eta pisatu behar izango dute.
Nafarroak, oraingo honetan, León Pamplona gimnasioko judoka den IÑIGO BEORLEGUI izango du ordezkari, eta M5, -90 Kg kategorian parte hartuko du.
Ikus PROGRAMA erantsitako dokumentuan