Apirilaren 2an, larunbatean, Iruñeko Trinquete Mendillorri kiroldegian, Nafarroako Judoko XXXV. Kirol Jokoen hirugarren eta azken jardunaldiak egingo dira, haur eta kadete kategorietan.
Ordutegi hauen arabera eginen da:
1) KADETE KATEGORIA:
• Pisaketa ez ofiziala: 8:30etik 8:40ra.
• Pisaketa ofiziala: 8:40tik 9:00etara.
• Arbitraje bilera eta entrenatzaileena: 9:10.
• Lehiaketa eta berdinketa hausteak: 9:45ean
• Dominen banaketa: 11:15ean (gutxi gorabehera)
2) HAUR KATEGORIA
• Pisaketa ez ofiziala: 10:15etik 10:25era.
• Pisatze ofiziala: 10:25etik 10:45era.
• Lehiaketa eta berdinketa hausteak: 11:30ean.
• Dominen banaketa: 13:30ean (gutxi gorabehera)
Ikus erantsitako dokumentuetan jardunaldiari dagozkion IZENA EMAN DUTENEN ZERRENDA.
Honekin batera doan dokumentuan, lehen bi jardunaldiak egin ondoren, kirolari bakoitzaren GUZTIZKO PUNTUAZIOA ageri da. Lehiaketa-egunean, EZIN IZANGO DA ALDATU DOKUMENTU HAUETAKO PUNTUAZIOA; beraz, egin beharreko zuzenketak martxoaren 31rako bidali behar dizkiguzue secretaria@fnjudo.com helbidera.
Lehiaketaren araudian agertzen den bezala, hirugarren jardunaldi honetan eta berdinketa hausteko borrokaldien ondoren, Nafarroako XXXV. Kirol Jokoen AZKEN sailkapenean agertzen diren judokei domina emango zaie (jardunaldi bakoitzean lortutako puntuak batuta lortzen dira emaitza horiek).
AZKEN EMAITZA horiek zehaztuko dute apirilaren 28tik maiatzaren 1era Iruñean egingo den JUDOKO ESPAINIAKO ESKOLA TXAPELKETARAKO (HAUR ETA KADETE) sailkatuko diren judoken zerrenda.