Apirilaren 1ean eta 2an, Marín herrian (Pontevedra) Espainiako Judo Absolutuko Kopa izango da, gizonezkoen eta emakumezkoen, gutxienez 15 urte dituzten kirolariei zuzenduta dagoena.
Ostiralean, 18:00etatik aurrera, taldeak akreditatuko dira eta kirolarien pisaketak izango dira. Larunbatean, 9:30etik aurrera, lehiaketa hasiko da, eta trofeoak 14:00etan emango direla aurreikusten da.
Ekitaldian 200 judoka baino gehiagok hartuko dute parte (148 gizonezkoak eta 64 emakumezkoak); horien artean daude Nafarroako bi ordezkariak:
-66 Kg.: Fco. Javier Lassa (Club Natación Pamplona)
-73 Kg.: Ibai Gracia (Club Navarro de Lucha)
Ikus erantsitako dokumentuetan IZENA EMAN DUTENEN ZERRENDA.