Judoaren Errendimendu Programaren barruan eta gure Judoken ikaskuntza areagotzen laguntzeko asmoz, CIPRIAN DUMITRU entrenatzaileak parte hartu zuen joan den apirilaren 6ko entrenamenduan.
DUMITRU, Europako txapelduna eta zoru-tekniketan aditua, Iruñera joan zen Logroñoko Itaca de Jiu-Jitsu Klubeko hiru ikaslerekin, Ne Waza azaltzeko eta lantzeko.