JUDO Hace 3 años

Ariane Toro junior mailako Europako Judo Txapelketan

Ariane Toro junior mailako Europako Judo Txapelketan

Juniorren Europako Judo Txapelketa lehiatua izan zen Pragan irailaren 14tik 17ra. UNYP Arena-n 39 herrialdetako 353 judoka aritu ziren (204 mutil eta 149 neska).

Judo nafarraren teknifikazio zentroko kidea den ARIANE TOROk 52 kilo baino gutxiagokoen kategorian borrokatu zuen. Espainiako Selekzioak 11 kide eraman zituen.

Asteartean, harrera izan zuten eta akreditatu ziren eta hurrengo egunean, pisaketak izan zituzten. Egitaraua, erantsitako dokumentuan ikus dezakezu.

Hilaren 14an (asteazkena) Ariane pisatu zen, eta hilaren 15ean (osteguna), 9:00etatik aurrera hasi zen lehiakatzen.

Ariane, egun, Junior munduko rankingeko 8. postuan, lehen txandan borrokatu beharrik gabe geratu zen, eta bigarren txandan (final-zortzirenak) Pihla Salonen Finlandiako judokari aurre egin zion. Biak gogoz atera ziren tatamira, eta une oro borrokatu ziren aurkaria harrapatu eta heltzeko. Lau minutuko borrokaldia Shido (penalizazioa) banarekin amaitu zutenez, berdinketa horrek Golden Score (Urrezko Teknika) eraman zuen, kronometroa berriro martxan jarriz. Arianek beste zigor bat jaso zuen eta ia lau minutu eta erdira, bere kontrako Ko-uchiari-ko ippon batengatik (puntuazio gorena) galdu zuen.

Borroka bizia izan zen, zortzi minutu baino gehiagokoa. Galdu ondoren, nafarra dominak lortzeko borrokaldietaz kanpo geratu zen.

Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados