JUDO Hace 3 años

Bihotz-gelditzearen nazioarteko eguna (urriak 16)

Bihotz-gelditzearen nazioarteko eguna (urriak 16)

Urriaren 16an, larunbata, BIHOTZ GELDITZEAREN NAZIOARTEKO EGUNA izango da, eta, ospatzeko, ekitaldi bat egingo da Larrabide Estadioko Kirol Teknifikazioko Zentroan, urriaren 16an, goizeko 12:00etan.

Nafarroako Kirolaren Institutuak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren (CEIMD/KAIMZ) bidez, kirol-federazioen lankidetzarekin batera, kirol-arloan bat-bateko bihotz-heriotzari aurrea hartzeko oinarrizko prebentzio-programa jarri du abian aurten, azterketa medikoen bidez, eta, dagoeneko, sortzetiko kardiopatien eta alterazio elektrokardiografikoen zenbait kasu detektatu ditu.

Orain, bat-bateko bihotz-heriotzaren aurkako borrokaren beste ardatzean eragin nahi dugu: bigarren mailako prebentzioa, Oinarrizko Bizi Euskarriko maniobrak herritarren artean zabalduz. Horregatik, urriaren 16an zure laguntza behar dugu kirol-inguruneak patologia horren aurkako borrokan duen inplikazioa frogatzeko.

El ABC que Salva Vidas elkarteak bihotz eta biriketako suspertzeko emandako 300 panpinei esker, 5 minutuko suspertze bateratua egin nahi dugu. Zenbat eta gehiago egon, hobeto.

ANIMA ZAITEZ PARTE HARTZERA!

Inskripzioak: https://forms.gle/HX4VAQZ8wDx4CUFd9

Informazio gehiagorako: 848 431 593 -ceimdformacion@navarra.es

📄 Documentos relacionados