Azaroaren 12an, larunbata, Tuterako Shogun gimnasioan, "Judoko Etengabeko Prestakuntza Gela" programaren barruko bigarren ikastaroa eta denboraldiko "Judoko graduaren azterketa prestatzeko bigarren ikastaroa" egin ziren.
Ikastaro hauek abenduaren 17ko judo graduaren azterketa deialdira edo 2023ko ekaineko deialdira aurkeztu nahi duten ikasleak prestatzeko dira.
Arratsaldeko ordutegia izan zuen jardunaldiak, 16:00etatik 19:00etara, eta oso harrera ona izan zuen, Nafarroako klubetako 40 judokek hartu baitzuten parte ikastaroan.
Hurrengo hitzordua Iruñeko Larrabide estadioan izango da, azaroaren 26an, 16:00etatik 19:00etara.