JUDO Hace 3 años

2022KO NAFARROAKO GOBERNUAREN KIROL MEREZIMENDUAREN ZILARREZKO DOMINA

2022KO NAFARROAKO GOBERNUAREN KIROL MEREZIMENDUAREN ZILARREZKO DOMINA

 

María Chivite Nafarroako lehendakaria, azaroaren 30ean, 2022 Kirol Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldiaren buru izan zen. Sari horien bidez, Foru Gobernuak Foru Komunitatean kirola sustatzeko nabarmendu diren banakako kirolarien nahiz teknikari edo zuzendarien konpromisoa aitortu eta kirol-ibilbide onenak bereizi nahi ditu.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP) klaustroan, Chivitek Urrezko Domina eman dio Nerea Pena eskubaloi-jokalariari, eta Zilarrezko Domina 29 pertsonari, hainbat arlotako lan eta dedikazio ibilbide luzeak saritzeko, bai teknikariak, zuzendariak, kudeatzaileak edo arbitraje-langileak, era askotako diziplinetan, hala nola tenisa, judoa, saskibaloia, pilota, patinajea, urpekaritza, atletismoa, eskia, mendia eta futbola.

Kirol Merezimenduaren Zilarrezko 29 Dominen artean, Nafarroako Judo eta K.E. Federazioko bi kirolari, entrenatzaile, teknikari eta arbitraje arlokoak nabarmendu behar dira, hain zuzen ere Miguel A. Arcos Fernández eta Roberto García Valencia.

 

Zorionak Nafarroako Gobernuaren Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominagatik.

📸 Más imágenes