Proiektuaren enbaxadore den lanetan ari zela, joan den ostiralean, ARIANE Iruñeko Sanduzelai Ikastolara joan zen, gazteekin JUDOA egiten izandako kirol-esperientziaz hitz egitera.
Hainbat bizipen kontatu zizkien, baita entrenamenduetan, lehiaketetan edo bidaietan gertatutako anekdota bitxiak ere.
Judogi bat ere eraman zuen, gertutik ikusi ahal izateko, baita hainbat domina ere, besteak beste, Espainiako Txapeldun Juniorren titulua (2021 eta 2022) edo -52 kg-ko kategorian txapeldun izateagatik 2019an Fuengirolako Judoaren European Cup Cadeten (Malaga) lortu zuen URREZKO domina.
Hitzaldiaren ondoren, praktika iritsi zen. Zenbait ariketa egin zituzten Espainiako txapeldunarekin, eta guztiek oso tarte atsegina pasatu zuten.
ARGAZKIAK ikusi hemen sakatuz edo argazki-galeria atalean.