JUDO Hace 3 años

Urrea Arianerentzat Coimbrako European Cup Junior txapelketan. 23-03-26

Urrea Arianerentzat Coimbrako European Cup Junior txapelketan. 23-03-26

 

Martxoaren 25ean eta 26an, Coimbran izan zen Portugalgo Judoko European Cup txapelketa, Junior kategoriako Judokentzat, 15 eta 20 urte bitartekoak, biak barne.

22 herrialdetako 388 jukokek hartu zuten parte ekitaldian.

Parte-hartzaileen artean Nafarroako Judoko Teknifikazio Zentroaren programako bi Judoka zeuden:

   -52 Kg.: Paula Beorlegui

   -52 Kg.: Ariane Toro.

-52 kg kategorian lehiatu ziren biak; beraz, pisaketa egin zuten larunbatean, eta hilaren 26an, igandea, 9:00etatik aurrera lehiatu ziren.

ARIANE Mariana Maximo protuguesaren aurkako lehen borroka irabazten hasi zen, Ruth Lavy israeldarraren aurkako hurrengo borroka irabazi eta, finalerdietan, Laura Gomez espainiarraren aurka irabazi zuen. Hala, finalera iritsi eta Alya De Carvalho frantziarra irabazi ondoren kategoriako txapeldun bilakatu da.

PAULAK Alua Kazykan kazakhstan-aren aurkako lehen borrokaldia irabazi zuen, baina hurrengo borrokaldian erori zen Alya De Carlvaho frantziarraren aurka (azkenean txapeldunordea). Bigarren aukera izan zuen baina Carina Klaus-Sternwieser austriarraren aurka erori zen.

Ikus EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

Ikus ARGAZKIAK argazki-galeriaren atalean edo  sakatu hemen.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados