JUDO Hace 3 años

MARTA BEORLEGUI TEPLICEKO KADETE EUROPAKO KOPAN - TXEKIAR ERREPUBLIKA

MARTA BEORLEGUI TEPLICEKO KADETE EUROPAKO KOPAN - TXEKIAR ERREPUBLIKA

 

Nafarroako kirolaria, MARTA BEORLEGUI OSES, Nafarroako Judo eta K.E Federazioko Teknifikazio Zentroko kidea Txekiar Errepublikako Tepliceko European Cup Kadete txapelketan parte hartuko du asteburu honetan.

 

Apirilaren 8an eta 9an izango da Tepliceko European Cup txapelketa eta lau kontinentetako 39 herrialdetako kirolariek hartuko dute parte bertan; zehazki, 567 judoka gizonezkoen kategorian eta 386 judoka emakumezkoen kategorian.

 

-44 kg kategorian Marta Beorleguik parte hartuko du. Kategoria horretan 29 kirolarik eman dute izena. Kanporaketa apirilaren 8an izango da, larunbata, 9:00etatik aurrera.

 

Aipatzekoa da Nafarroako kirolaria, gaur egun Munduko Kadete Rankingeko hirugarren postuan dagoena (336 puntu) eta -44 kg kategoriako lehen serie-buru gisa hasten dela.

 

Nazioarteko Judo Federazioan zuzenean jarraitu ahal izango da: 

https://live.ijf.org/cont_cup_cad_cze2023/overview

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados