JUDO Hace 2 años

Defentsa Pertsonaleko tailerra - Adimen ezgaitasuna. 2023ko maiatza

Defentsa Pertsonaleko tailerra - Adimen ezgaitasuna. 2023ko maiatza

 

Maiatzean, Iruñeko Larrabide estadioan, bigarren urtez, Defentsa Pertsonaleko Tailerra eginen da adimeneko ezgaitasuna duten pertsonentzat.

Maiatzaren 9an (asteartea) hasiko dira eskolak, 16:45etik 18:15era, eta Arantza Meca Judo eta Defentsa Pertsonaleko entrenatzaile nazionalak zuzenduko ditu.

Tailerrak 4 eskola izanen ditu, maiatzaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, astearteetan.

Tailer honetan izena emateko epea maiatzaren 2an, asteartea, amaituko da. Aldez aurretik izena emateko, posta elektroniko bat bidali behar da secretaria@fnjudo.com helbidera, kirolariaren izen-deiturak eta harremanetarako telefonoa adierazita.

📄 Documentos relacionados