Maiatzaren 6an eta 7an, Parisen "Frantziako European Cup Junior" izan da.
15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) junior kategoriako kirolariei zuzendutako jarduerak 21 herrialdetako 375 parte-hartzaile izan ditu (225 gizonezkoak eta 150 emakumezkoak).
Nafarroako Teknifikazio Zentroaren Programako Judoka PAULA BEORLEGUI izan da Nafarroako ordezkaria eta -52 kg-ko kategorian lehiatu da.
PAULAk maiatzaren 6an pisaketa izan zuen eta igandean lehiatu zen 9:00etatik aurrera.
Hasieran, lehen borroka galdu zuen Alyssala Poulange frantziarraren aurka (azkenean, brontzea). Nicole Stakhov alemaniarraren aurka bigarren aukeran irabazi zuen, baina Lea Beres frantziarraren aurkako hurrengo bigarren aukera-borrokan erori zen.