Maiatzaren 6an, larunbatean, SDR Arena de Tudelak "V. Kendo Barazkien Festa" txapelketa hartu zuen.
Iruñetik, Tuteratik, Zaragozatik, Madriletik eta Gandiatik etorritako 24 kirolarik parte hartu zuten. 10:00etan hasi eta 14:00ak arte iraun zuen.
Taldekako lehiaketan, parte-hartzaileak 8 taldetan banatu ziren, eta talde bakoitzari barazki baten izena jarri zioten.
Nafarroako 8 kirolarik hartu zuten parte, eta horietatik 3, Javier Idoate, Pablo Fernandez eta Sergio Corera "Endibiak" taldekoak ziren. Tuterako bi kirolari, Sandra Allo eta Daniel Saulnier, "Tomate Itsusiak" taldekoak. beste 3 kirolariek, Deborah Rodriguezek, Carlos Seishosek eta Ibai Portugalek, "Orburuak" osatzen zuten. Azken horiek, 3. POSTUAN sailkatu ziren, Gandiako taldeak osatutako "Piperrak"ren aurrean finalerdietan erori ondoren.
Ikus EMAITZAK atxikitutako dokumentuan.