Maiatzaren 20an eta 21ean, Malagako Ciudad Jardín kiroldegian, Malagako European Cup Junior txapelketa izan zen.
15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) kirolarientzat zen ekitaldia, eta 23 herrialdetako 321 Judokak (215 gizonezkoak eta 106 emakumezkoak) hartu zuten parte.
Maiatzaren 19an (ostirala), 10:00etan, taldeen akreditazioa hasi zen, eta 18:00etatik aurrera judokak pisatu zituzten larunbatean, 9:00etatik aurrera, lehiatuko ziirenak. Larunbat arratsaldean, pisu-kategoriak pisatu ziren, eta igandean lehiatu ziren , 9:00etatik aurrera.
Ikus PROGRAMA atxikitutako dokumentuan.
Nafarroa, oraingo honetan, Nafarroako Judoko Teknifikazio Zentroaren programako 3 judokek ordezkatu zuten.
-52 Kg.: Paula Beorlegui.
-52 Kg.: Ariane Toro. URREA
+100 Kg.: Joseba Lavado.
Lehiaketa bukatuta, Paulak eta Arianek Malagan jarraitzen dute maiatzaren 22tik 24ra egingo den kontzentrazioan parte hartzeko.
Ikus EMAITZAK atxikitutako dokumentuetan.
Ikus ARGAZKIAK argazki galeria atalean edo hemen sakatu.