Maiatzaren 27an, larunbata, Iruñeko Mendillorri kiroldegian Judo eta K.E.ko Haur Jokoak egin ziren, 12 urtetik beherako judoka gazteenei zuzenduta.
Jarduera 17:30ean hasi zen, eta Nafarroako klubetako Judoka txikiak izan ziren protagonista. Haurrek tatamiaren gainean egindako lana ikusteaz gain, erakusketak ere izan ziren:
- WuShu erakustaldia, Zizur Nagusiko Kung Fu Ardoi klubeko Airen Izurak egina.
- Iruñeko Kendoko Unibertsitatea klubeko ikasleek egindako Kendo erakusketa
- Jiu-Jitsu erakustaldia, Tafallako Bertxarri klubeko haurrek egina.
- Defentsa pertsonaleko erakustaldia, Tafallako Bertxarri Klubeko ikasleek egina.
Erakustaldiak, guztiak ere ikusleek oso txalotuak
19:00etatik 19:30era, jarduera amaitu eta parte-hartzaile bakoitzari poltsa bat eman zitzaion askariarekin (ogitartekoa, ura, opilak, litxarreriak, etab.).
Jarduerak zenbait enpresaren lankidetza izan du, beren marka komertzialeko produktuak eskainiz, gero haurren artean banatzeko. Edizio honetan, hauen laguntza izan dugu:
- Chocolates Navarra.
- Productos Aspil
- Productos Arruabarrena.
- Saltoka Jump
- Salting Iruña
- Senda Viva.
- Diario de Navarra
- Caja Rural de Navarra
- Inter Sport Irabia
- Ukemis.
- Aguas Belascoain
- Hotel Zenit
- Hotel Bed4U
- Creaciones Promocionles Kino
ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!