JUDO Hace 2 años

Kendo-Iaido Espainiako txapelketa. 23-09-06 Pinto

Kendo-Iaido Espainiako txapelketa. 23-09-06 Pinto

 

Ekainaren 3an, larunbatean, Pintoko (Madril) Príncipe de Asturias Udal Kiroldegian, Kendo-Iaido Espainiako Txapelketa jokatu zen.

Taldeka eta banakako kategoriak izan ziren.

Oraingo honetan, Kendoko Club Universidad de Navarra klubeko bi kirolarik hartu zuten parte, bai banakako modalitatean, bai taldekako modalitatean.

   .- Fco. Javier Garcia.

   .- Javier Armendariz.

   Banakako txapelketan:

Francisco Javier Garcíak atariko ligak pasatu zituen eta final-zortzirenetan erori zen mudan kategorian (gerriko beltzetik beherako graduak)

Javier Armendáriz 16renetan erori zen nidan kategoriako lehiaketan (bigarren dan).

   Taldeka:

Nafarroako taldea Valentziaren aurkako lehen txandan erori zen, baina Javier Armendarizek taldeen kategorian fighting spirit lortu zuen.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados