JUDO Hace 2 años

LLUIS GALIAN, EUROPAKO JUDO BETERANOEN TXAPELKETAN. 23-06-10

LLUIS GALIAN, EUROPAKO JUDO BETERANOEN TXAPELKETAN. 23-06-10

 

Ekainaren 8tik 11ra, Europako Judo Beteranoen Txapelketa izan zen Slovenian. Judokak, gizonezkoak eta emakumezkoak , gutxienez 30 urte dituzte.

37 herrialdetako 667 lehiakidek parte hartu zuten (572 gizonezkoen kategorian eta 95 emakumezkoen kategorian).

Oraingo honetan, 17 judoka nazionalek parte hartu zuten Europako lehiaketa honetan, eta horietako bat Nafarroako LLUIS GALIAN izan zen.

LLUIS M1 kategorian aritu zen, pisuan -81 Kg.

Ikus EMAITZAK (M1) erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados