FOGES Europako Gazteen Jaialdi Olinpikoa Eslovenian uztailaren 23tik 29ra izango da. Bertan 43 herriko 308 lehiakide aritzen ari dira (171 mutil eta 137 neska).
Espainiak 6 ordezkari ditu (2 mutil eta 4 neska) eta horietariko bat Marta Beorlegui nafarra da. Judo Nafarraren Teknifikazio Zentroko kidea 44 kilo baino gutxiagokoen lehian parte hartzen du.
Marta lehenengo zerrenda buru gisa hasi zen, lehendabiziko borroka irabazi zuen Austriako Tatevik Mnasyan, finalaurrekoan Belgikako Lena Anoine-ri nagusitu zion eta finalean, Turkiako Begumnaz Dogruyol gainditu zuen.
Garaipen honi esker, Marta kadeteen mailako 44 kilo baino gutxiagokoen Munduko sailkapeneko liderra da 623 puntu izanda.
Emaitza erantsitako dokumentuan ikus daiteke.
Argazkiak argazki galerian ikus daitezke baita hemen sakatzen ere.