Txinako Chengdu hirian uztailaren 27tik abuztuaren 3ra izango diren Judoko Munduko Unibertsitate Jokoetan 18 kirol modalitate desberdin izango dira.
Judoa horietariko bat izango da eta 43 herriko 271 judokak parte hartuko dute (114 neska eta 157 mutil).
Salamancan maiatzaren 13an Espainiako Unibertsitate Jokoetan txapelduna izan ondoren, Judo nafarraren Teknifikazio Zentroko kidea den Paula Beorlegui 52 kilo baino gutxiagokoen lehian arituko da.