Abuztuaren 17tik 20ra, Kroaziako hiriburuan izan zen Zagrebeko Sari Nagusia.
Kategoria absolutuko judokentzat (15 urte gutxienez), 85 herrialdetako 552 kirolarik (220 neska eta 332 mutil) hartu zuten parte.
Oraingoan, 15 judoka izan ziren Espainiaren ordezkari, eta horien artean zeuden ARIANE TORO eta JAIONE EQUISOAIN nafarrak, biak Judo nafarraren Teknifikazio Zentroaren programakoak.
ARIANEk 52 kilo baino gutxiagokoen kategorian parte hartu zuen; pisaketa hilaren 17an egin zuen, ostegunean, lehiatzeko. Lehendabiziko txandan, Sofia Fiora argentinarraren aurreko lehen borrokaldia irabazi zuen, baina hurrengoa galdu zuen Angelica Delgado estatubatuarraren aurrean, eta berriro harrapatzeko aukerarik gabe geratu zen, final laurdenetara iritsi ez zelako.
JAIONE, azkenik, ezin izan zuen parte hartu ekitaldi horretan, joaneko bidaiaren hegaldiarekin arazoak izan baitzituen, eta ezin izan zen Zagrebera iritsi pisatze-ordutegirako.