Abuztuaren 21etik 27ra, Zagreben kadete mailako MUNDUKO JUDO TXAPELKETA egin zen. 64 herrialdetako 578 judokak (317 gizon eta 261 emakume) parte hartu zuten.
12 judoka espainiar aritu ziren Munduko Txapelketa honetan; 4 gizonezko kategorian eta 8 emakumezko kategorian, eta horien artean egon zen MARTA BEORLEGI nafarra, Teknifikazio Zentroko Programako kirolaria.
Marta 7. izan zen 44 kilo baino gutxiagokoen lehian. Gabriela Hera moldabaren aurka irabazi zuen lehen borrokan, baina final-laurdenetan, Clarice Ribeiro brasildarraren aurka galdu zuen (azkenean, kategoriako txapelduna). Errepeskan Uzbekistaneko Laziza Haydarovaren aurka galdu zuen ere bai.
Bere entrenatzaile Jose Torok lagundu zion txapelketa honetan.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan