Urriaren 4tik 7ra, Portugalgo Ovidelas hirian, "Munduko Judoko Junior Txapelketa" izanten ari da.
15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) judokei zuzendutako ekitaldian, 68 herrialdetako 541 judokek (294 gizonezkoak eta 247 emakumezkoak) parte hartzen dute.
Oraingo honetan 14 judoka espainiar (5 gizonezko + 9 emakumezko) joan dira munduko hitzordu horretan parte hartzera. Horien artean dago Nafarroako Nafarroako Judoko Teknifikazio Zentroaren Programako judoka, ARIANE TORO, 52 kg-ko pisu-kategorian lehiatzen dena.
TOROK, lehen txanda gainditu du baina bigarrenean Nicole Stakhov alemaniarren kontra waza-ari bidez galdu egin du.
Mundial honetan erori den arren, berriro ere nabarmendu behar da Ariane egiten ari den denboraldi handia, Europako Junior txapeldunorde (-52 kg) izendatu baitzuten joan den irailean.