Irailaren 5etik 7ra bitartean, Tallinnen (Estonia), Europako Judo Txapelketa ospatu zen, Junior mailako kirolariei zuzendua. Bertan, 39 herrialdetako 377 judokak (212 gizonezko eta 165 emakumezko) parte hartu zuten.
Estoniako hiriburura joan ziren 16 judoka espainiarren artean (7 mutil eta 9 neska), MARTA BEORLEGUI nafarra zegoen, Nafarroako Judoaren Teknifikazio Zentroko Programako kirolaria.
MARTA 48 Kilo baino gutxiagokoen kategorian lehiatu zen beste 20 Judokekin batera, eta pisaketa irailaren 4an, asteazkena, egin zuen. Irailaren 5ean, osteguna, 10:00etatik aurrera, Unibet Arenan Europako hitzordu honetarako jarritako tatamia zapaltzeko.
Nahiz eta Europako Txapelketetan parte hartzen esperientzia izan, 2023an, kadete bezala bere azken urtean, Odivelas herrian (Portugal) Europa Kadete mailako txapelduna izan zen eta aurten, Junior mailan bere lehen urtean, Europako Kopetan hainbat domina lortu zituen, pasa den irailaren 5ean, Nafarroako Junior Txapelketan bere lehen postua lortu zuen.
Ikusi emaitza erantsitako dokumentuan.