JUDO Hace 1 año

8 judoka nafarren emaitzak Malagako Senior mailako Europako Kopan

8 judoka nafarren emaitzak Malagako Senior mailako Europako Kopan

Urriaren 12an eta 13an, Malagako Ciudad Jardin kiroldegiak Junior mailako "Malagako Judo European Cup" hartu zuen aurten ere.

Ekitaldian 461 lehiakidek hartu zuten parte (267 gizonezkoetan eta 164 emakumezkoetan), eta horietatik 95 Judoka Espainiarrak izan ziren, horien artean 8 judoka nafar hauek:

-48 Kg.: Marta Beorlegui (Shogun). BRONTZEZKO DOMINA.

-52 Kg.: Paula Beorlegui (Shogun). 5. POSTUA.

-60 Kg.: Asier Murillo (JC Erice).  BRONTZEZKO DOMINA.

-60 Kg.: Fco. Javier Lassa (Natación Pamplona). 7. POSTUA.

-66 Kg.: Igor León (León Pamplona)

-66 Kg.: Daniel Cervantes (JC Erice)

-73 Kg.: Unai Eguino (León Pamplona)

+100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona)

Murillok, Lassak, Leonek, Cervantesek eta Eguinok ostiralean egin zuten pisaketa, larunbatean lehiatzeko; Beorlegi eta Lavado ahizpek, berriz, larunbatean egin zuten pisaketa, igandean lehiatzeko.

 

Ikusi emaitzak erantsitako dokumentuan.

 

Lehiaketaren ostean, judoka gehienek hartuko dute parte urriaren 14tik 19ra egingo den Stage-n. Oraingo honetan, Paula eta Marta Beorlegui, Ariane Toro eta Asier Murillo nafarrak arituko dira entrenamenduetan.



Ikusi DIARIO DE NAVARRAren albistea

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados