JUDO Hace 1 año

Paula Beorlegi Erromako Europako Judo Irekian lehiatuko da

Paula Beorlegi Erromako Europako Judo Irekian lehiatuko da

Azaroaren 9an eta 10ean, Erromako "Matteo Pellicone" Olympic Center-ean, "Erromako Europako Judo Irekia" burutuko da, gizonezkoena eta emakumezkoena, gutxienez 15 urte dituzten judokei zuzendua.

Ekitaldian 32 herrialdetako 248 judokek hartuko dute parte (169 gizonezkoenak eta 79 emakumezkoenak).

Oraingo honetan, 22 judoka espainiar joango dira Italiako hirira topaketa honetan parte hartzera, eta horietako bat Nafarroako PAULA BEORLEGUI izango da, Shogun gimnasioko judoka eta Nafarroako Judoaren Teknifikazio Zentroko Programako kidea.

PAULA 52 kilo baino gutxiagokoen kategorian lehiatuko da, beste 10 judokarekin batera, eta azaroaren 9an, larunbatean, pisatuko da, eta azaroaren 10ean, igandean, lehiatuko da.

Ikusi informazio gehiago erantsitako dokumentuan.

📄 Documentos relacionados