2025eko urtarrilaren 2an eta 3an, Iruñeko Larrabide Estadioko Arte Martzialen Aretoak "IRUÑEKO GABONETAKO JUDO STAGEa" hartuko du aurten ere.
Entrenamendu hauek kategoria ezberdinetako judoka guztiei zuzenduta daude, infantiletatik hasi eta absolutuetaraino, Stage honetan parte hartu nahi dutenentzat.
Entrenamenduen ordutegiak honako hauek dira:
2025eko urtarrilaren 2a eta 3a, osteguna eta ostirala:
* Goizez: 9:30etatik 11:30etara.
* Arratsaldez: 18:00etatik 20:00etara.