Otsailaren 7an, 8an eta 9an, "Esloveniako Europako Judo Irekia" ekitaldia egingo da, kategoria absolutuko judokei zuzenduta (gutxienez 15 urte).
Ljubljanako Sports Hall Maks Pecarren egingo da ekitaldia, eta 32 herrialdetako 445 lehiakidek hartuko dute parte (281 gizonezkok eta 164 emakumezkok).
Oraingo honetan, 34 judokak hartuko dute parte topaketan, eta horietako hiru, Nafarroako judokak, Nafarroako Judoaren Teknifikazio Zentroaren Programako kideak, pisu-kategoria hauetan lehiatuko dira:
-48 Kg.: Marta Beorlegui
-52 Kg.: Paula Beorlegui
-60 Kg.: Asier Murillo
Jarduera hilaren 7an, ostiralean, hasiko da, taldeen akreditazioarekin. Nafarroako judoken kasuan, Asierrek, otsailaren 7an, ostiralean, egingo du pisaketa, larunbatean lehiatzeko; Martak eta Paulak, berriz, larunbatean egingo dute pisaketa, otsailaren 9an, igandean, lehiatzeko.
Ikusi informazio gehiago atxikitako dokumentuan.