Martxoaren 1ean eta 2an, "Malagako Junior mailako European Judo Cup" lehiatu zen Malagan.
15 eta 20 urte bitarteko (biak barne) judokei zuzendutako jarduera "Carranqueko Kirol Hiria" pabiloian egin zen, eta 26 herrialdetako 370 judokak (227 gizonezkoak + 143 emakumezkoak) parte hartu zuten.
Oraingo honetan, Nafarroako 6 judokak parte hartu zuten, BRONTZEZKO domina bat eta 5. POSTU bat lortuz.
-52 Kg.: Marta Beorlegui (Shogun). BRONTZEZKO DOMINA
-60 Kg.: Aimar Gusano (JC Erice)
-81 Kg.: Yago León (León Pamplona)
-90 Kg.: Alain Landa (León Pamplona)
-100 Kg.: Aritz Lavado (León Pamplona)
+100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona). 5. POSTUA.
MARTAren pisu kategorian (52 kg) 27 lehiakidek hartu zuten parte, Valeria Kostrovets gainditu zuen lehen jardunaldian, eta Valentina Alamo argentinarraren aurka irabazi zuen hurrengoan. Final-zortzirenetan, Daniela Ribero espainiarrari gailendu zitzaion, baina final-laurdenetan Odalis Santiago espainiarraren aurka galdu zuen (azkenean, kategoriako txapelduna izan zena). Berriro lehiaketan sartu ahal izan zen eta Libi Becker israeldarrari irabazi zion, horrela brontzezko domina lortuz.
JOSEBAk, bere pisu kategorian (+100kg), 11 lehiakide zituen, bere lehen duelua Henrique Sousa portugaldarraren aurka irabazi zuen, baina hurrengo norgehiagoka galdu egin zuen Kirna estoniarraren aurka. Bigarren zatian James Wller-Henry ingelesaren aurkako lehen borrokaldia irabazi zuen. Brontzezko domina lortzeko borrokan, Rodrigo Garcia espainiarraren aurka galdu zuen, eta merezitako 5. postuan sailkatu zen.
AIMARek lehen borroka galdu zuen Shota Bachoshvili georgiarraren aurka, eta ezin izan zen lehiaketan berriro sartu.
YAGO, Giulio Molinaro italiarraren aurka galdu zuen aurreneko partidan, eta ezin izan zen lehiaketan berriro sartu.
ALAIN, Frances Eros Boninoren aurkako dueluan galdu, eta bigarren aukera gabe geratu zen.
Giorgi Bendeliani georgiarraren aurkako lehen borrokaldia galdu zuen ARITZek, eta ezin izan zuen berriro jokatu.
Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuetan.
Txapelketa amaitu ondoren, martxoaren 3tik 5era, "Training Camp" egingo da, eta Marta Beorlegui nafarrak parte hartuko du entrenamendu horietan.