Martxoaren 5etik 9ra, LINZko Tips Arenak "Austriako Judo Sari Nagusia" hartu zuen, kategoria absolutuko judokei zuzendua (gutxienez 15 urte).
Ekitaldian, 52 herrialdetako 438 judokak parte hartu zuten (258 gizonezkoenak eta 180 emakumezkoenak), eta horien artean zeuden Espainiako 14 judokak.
Arianek 52 kilo baino gutcxiagoko pisuan parte hartu zuen. Judoka nafarra, lehen txandaz libratzen hasi zen eta bere lehen borrokaldian, Gabriela Dimitrova bulgariarrari irabazi zion uchi-mataren ipponagatik. Hurrengo norgehiagokan, final-laurdenetan, galdu egin zuen Hungariako Reka Puppen aurka, ippon bidez. Bigarren garaipena lortu zuen Nikolina Nisavic serbiarraren aurka, 5 minutu baino gehiagoko borrokaldia izan zuen uchi-mata golden score-n egindako waza-ari-gatik.
Brontzezko domina lortzeko borrokan, ARIANE, Naomi Van Krevel nederlandarraren aurka aritu zen, Ko-uchi-makikomiko waza-ari bidez irabaziz, horrela merezitako BRONTZEZKO DOMINA zintzilikatuz.
Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuetan.