Martxoaren 15 eta 16an, Parlako (Madril) "Patricia Martín Blanco Supera Parla Este" Kiroldegian "Espainiako Jiu-Jitsu Txapelketa Absolutua" jokatu zen.
Larunbat goizean, Binakako, Show eta Ne-Waza sistemetako taldeen akreditazioa eta lehia izan zen, eta igandean, berriz, Borroka Sistemaren lehia (Ikusi egitaraua erantsitako dokumentuan).
Oraingoan, Bertxarri Judo Klubeko 3 kirolarik ordezkatuko zuten Nafarroa, eta Borroka Sisteman parte hartu zuten, pisu-kategoria hauetan:
-62 Kg.: Joel Roncal. 7. POSTUA.
-77 Kg.: Brayan Cumbicos. 5. POSTUA.
+70 Kg.: Tatiana Cumbicos. ZILARREZKO DOMINA
Ikusi EMAITZA GUZTIAK erantsitako dokumentuan.