Martxoaren 22an, larunbata, goizean, Iruñeko Mendillorri Kiroldegiak Judoren Nafarroako XXXVIII. Kirol Jokoen 1. jardunaldia hartu zuen, ALEBIN mailakoa.
11 eta 12 urte bitarteko 130 judoka baino gehiagok hartu zuten parte jardueran, eta goizeko 9:00etan hasi zen, kirolariak pisatuta. Hauxe izan zen jardunaldiaren ordutegia:
EGITARAUA:
.- Pisaketa ez ofiziala: 9:00etatik 9:10era.
.- Pisaketa ofiziala: 9:10etik 9:30era.
.- Arbitroen bilera / Kronometratzaileenak: 9:40ean.
.- Lehiaketaren hasiera: 10:15ean.
.- Lehiaketaren amaiera: 12:30ak inguru.
Ikus EMAITZAK erantsitako dokumentuan.
Ikusi ARGAZKIAK argazki galeria atalean edo sakatu hemen.
Bigarren jardunaldia eta Finala, 2025eko apirilaren 12an, larunbata, egingo dira, goizez, Iruñeko Mendillorri Trinkete Kiroldegian.