Martxoaren 21etik 23ra, Tbilisin (Georgia) izan zen "TBILISIKO SARI NAGUSIA", kategoria absolutuko judokei, gizonezkoei eta emakumezkoei zuzendutako ekitaldia.
Lehiaketa Tbilisiko Olympic Sports Palacen izan zen, eta 53 herrialdetako 396 Judoka (224 gizonezkoenak eta 172 emakumezkoenak) hartu zituen, horietako 11 Judoka Espainiarrak izanik.
ARIANE TORO Nafarroako judoren teknifikazio zentroko kidea da eta gaur Munduko 12.a da 52 kilokoen baino gutxiagokoen ranking-ean.
Martxoak 21 izandako lehiaketa honetan, TORO lehen kanporaketan libratu ostean, Ilay Hayun israeldarrari gailendu zitzaion, eta hurrengo norgehiagoka ere irabazi zuen, Roza Gyertyas hungariarraren aurka. Final-laurdenetan, Amandine Buchard frantziarraren (azkenean, kategoriako txapelduna) aurka galdu zuen. Errespekatua izan zen eta irugarren posturako borrokan, Reka Pupp hungariarrari irabazi zion, eta, hala, kategoriako BRONTZEZKO DOMINA eskuratu zuen.
Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.
Ikusi ARGAZKIAK argazki bildumen atalean edota
hemen sakatuz.