JUDO Hace 1 año

Junior mailako IRUÑEKO Espainiako Judo Iberdrola Txapelketaren argazkiak

Junior mailako IRUÑEKO Espainiako Judo Iberdrola Txapelketaren argazkiak

Larunbatean, martxoaren 29an, Iruñeko Navarra Arena pabilioian jokatu zen Junior mailako Espainiako Judo Iberdrola Txapelketaren Azken Fasea.

Ekitaldian, autonomia guztietako 300 judokak hartu zuten parte, eta martxoaren 28an, ostiralean, hasi zen. Taldeen akreditazioa 17:00etatik aurrera izan zen, eta lehiakideak pisatu ziren.

Txapelketa ZUZENEAN EMAN ZEN streaming bidez Espainiako Judo eta Diziplina Elkartuen Errege Federazioaren web orriaren bitartez.

10 judoka aritu ziren Nafarroa ordezkatuz, pisu-kategoria hauetan:

-52 Kg.: Marta Beorlegui (Shogun). 5. POSTUA.

-57 Kg.: Gaxuxa Zelaieta (Erreka)

-70 Kg.: Nora RAmirez (Larraona)

-78 Kg.: Nerea Garcia (JC Lizar)

-60 KG.: Aimar Gusano (JC Erice)

-81 Kg.: Yago León (León Pamplona)

-81 Kg.: Adrian Calalb (León Pamplona)

-90 Kg.: Alain Landa (León Pamplona). 7. POSTUA.

-100 Kg.: Aritz Lavado (León Pamplona)

+100 Kg.: Joseba Lavado (León Pamplona). 5. POSTUA.

 

Arbitro nafar batzuek ere ordezkatuzuten Nafarroa garrantzi handiko ekitaldi honetan.

Ikusi EMAITZAK erantsitako dokumentuan.

Lehiaketa honen ondoren, Iruñeak KONTZENTRAZIO NAZIONAL JUNIORRA hartzen du, martxoaren 30ean, igandea, arratsaldez hasi eta apirilaren 3an, osteguna, goizeko entrenamenduaren ondoren amaituz. Entrenamendu hauek Larrabide Estadioan egiten dira eta goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara ematen dira.

Ikusi ARGAZKIAK webgune honetako argazkien atalean edo hemen sakatuz.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados