Larunbatean, apirilaren 12an, Iruñeko Mendillorri Trinkete Kiroldegiak alebin kategoriako Nafarroako Judo Kirol Jokoen 2. jardunaldia eta FINALA hartu zituen.
Jardunaldiaren ORDUTEGIAK honako hauek izan ziren:
- Pisaketa ez-ofiziala: 9:00etatik 9:10era.
- Pisaketa ofiziala: 9:10etik 9:30era.
- Arbitroen bilera / Kronoak: 9:40ean.
- Lehiaketa: 10:15ean.
- Domina Banaketa: 12:30etan gutxi gorabehera.
Azken sailkapenean sartzea lortu zuten judokei dominak emateko ekitaldian izan ziren Sandra Muñoz, Nafarroako Gobernuko Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) zuzendariordea eta Felix Pastor, Nafarroako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko lehendakariordea. eta Andres Moreno jauna, Nafarroako Judo eta Kirol Elkartuen Federazioko Kirol Elkartuen Saileko zuzendaria.
Ikusi erantsitako dokumentuetan 2. jardunaldiko emaitzak eta Nafarroako XXXVIII. Judo Kirol Jokoetako (alebin maila) azken sailkapenaren emaitzak (dominak).
Argazkiak webgune honetako argazki bildumen atalean eta
hemen klikatuz ikus ditzakezu.